dejardefumar.navarra.es Open in urlscan Pro
176.12.84.29  Public Scan

Submitted URL: https://erretzeariutzi.nafarroa.eus/
Effective URL: https://dejardefumar.navarra.es/eu/hasiera
Submission: On March 20 via api from US — Scanned from US

Form analysis 1 forms found in the DOM

Name: hrefFmPOST #

<form action="#" class="hide" id="hrefFm" method="post" name="hrefFm" aria-hidden="true"><span></span><input hidden="" type="submit"></form>

Text Content

Toggle navigation
No se han configurado logotipos de cabecera
ES | EU
Nabigazioa
 * Edukira joan


HASIERA - ERRETZEARI UTZI


ZERGATIK ERRETZEN DUZU?

ERRETZAILEEN ERDIAK TABAKOAREKIN LOTUTAKO ARRAZOI BATENGATIK HILKO DIRA


ZERGATIK ERRETZEN DUZU?

ERRETZAILEEN ERDIAK TABAKOAREKIN LOTUTAKO ARRAZOI BATENGATIK HILKO DIRA


ZERGATIK ERRETZEN DUZU?

ERRETZAILEEN ERDIAK TABAKOAREKIN LOTUTAKO ARRAZOI BATENGATIK HILKO DIRA








EGUNERO JOATEN ZARA OINEZ IBILTZERA

Bizikleta erabiltzen duzu joan-etorrietarako, kirola edo ariketa fisikoa egiten
duzu astero… Halako ohiturek zure osasunari laguntzen diote, zure ingurunekoari
eta ingurumenari. Orduan, zergatik erretzen duzu zigarreta bat ondoren?

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) uste du erretzaileen erdiak tabakoarekin
lotutako arrazoi batengatik hilko direla.





--------------------------------------------------------------------------------


FRUTA ETA BARAZKIAK JATEN DITUZU ERREGULARTASUNEZ

Fruta jaten duzu egunero, oso koipetsuak diren jakiak ekiditen dituzu… eta,
postrearen ondoren, zergatik pizten duzu zigarreta?

Tabakoaren osagaien artean artsenikoa, butanoa, kadmioa, karbono monoxidoa…
daude.  OMEren eta cancer.org elkartearen arabera, tabakoaren keak 7.000
substantzia kimiko baino gehiago ditu. Gutxienez haietatik 70 kantzerigenoak
dira.





--------------------------------------------------------------------------------


ETXEAN ZABORRAK GAIKA BEREIZTEN DITUZU

Ingurumenari laguntzen saiatzen zara eta zaborrak gaika bereizten dituzu etxean.
Kartoiak edukiontzi urdinera joaten dira, organikoak, marroira… Eta zigarretak?

Pneumologiako eta Kirurgia Torazikoko Espainiako Elkartearen arabera, urtero 4,5
trilioi zigarro-punta botatzen dira itsasora, ibaietara, kalera… Kopuru hori
mundu osoko zaborren %30 da.





--------------------------------------------------------------------------------


EZ DUZU NAHI EZERK LOT ZAITZAN

Erretzen baduzu, tabakoa zure bizimoduaren antolaketako funtsezko zatia da:
tabernatik irtetera behartzen zaitu lagunekin zaudenean; etxeko balkoian
egotera, etxekoei ez zaielako gustatzen usaina; zure atseden-tarteak berari
eskaintzera, lanean ari zarenean…

Ameriketako Estatu Batuetako Osasun Publikoko Zerbitzuaren arabera, zupada bat
eman ondoren, nikotinak 20 segundo baino gutxiago behar ditu zure garunera
iristeko.

Anima zaitez uztera, egin dezakezula erakusteko zeure buruari.





--------------------------------------------------------------------------------


DIRUA ZERTAN JOATEN ZAIZUN BEGIRATZEN DUZU

Gastuei erreparatzen diezu, dirua aurreztu nahi duzulako, egoera zail bati aurre
egiten ari zarelako… Pentsatu duzu tabakoak berekin eramaten duen diruan?

Tabakoen Merkaturako Ordezkaritzaren datuen arabera, Nafarroan 195 milioi euro
fakturatu ziren 2020an zigarreten salmentarengatik. Kontsumo turistikoa eta
mugakoa kontuan hartu gabe, salmenta horien %62,4 inguru bertako kontsumorako
izango lirateke.

Horrek 121,68 milioi euroko gastua dakar Nafarroan egunero erretzen duten ia-ia
84.000 pertsonen artean (2020ko Inkesta Sozialaren eta Bizi Baldintzei
buruzkoaren arabera,

Nafarroako Estatistika Institutuak egina). Hau da, erretzaile bakoitzak urtean
1.400 euro gastatzen ditu batez beste paketeetan.

Webgune honen bidez, erretzeari uzten laguntzeko baliabideak aurki ditzakezu.





--------------------------------------------------------------------------------


ETXEAN, MAITASUNEZ ZAINTZEN DUZU FAMILIA

Etxekoen osasunak kezkatzen zaitu, era osasungarrian jateak, beren burua
zaintzeak… Orduan, zergatik erretzen duzu?

Tabakoaren lehen ondorioa zure osasunaren gainekoa da, baina bigarren eskuko
keak erretzaile pasiboei ere eragiten die. OMEren arabera, 1,2 milioi pertsona
hiltzen dira urtean mundu osoan beste batzuen kearengatik.






Pie de página



Avd. Carlos III el Noble, 2, 31002 Pamplona - Navarra | 34 948 012012 |
info@navarra.es